Sen Mark,
hazia balin bauk emak
eta bertzenaz xerkatzat

Euskal Herriko Hazien Sareak bazkideen lan boluntarioari esker bizirauten du. Ez du aurrekontu zehatzik eta gastuak Administrazioak emandako aldizkako diru laguntza xumekin ordaintzen ditugu. Azkeneko lau urteotan lau proiektu soilik jaso dute gastu guztiak ordaintzeko diru adina.

Hala eta guztiz ere, behar izan arren, ez dugu dirurik eskatzen. Gure bazkideen zati handi batek zuzeneko salmentari, ortu txikiari edo nekazaritza ekologikoari eutsi egiten dio eta ahal bezala irauten du nekazaritzan. Politika neoliberalek eta desarrollismoak gaizki tratatuak, haien soroetan bioaniztasun babeslekuak gordetzearekin edota tokiko ekononomia eta bizitza birpizten saiatzearekin nahikoa egiten dute. Gazteei edo hasiberriei ere ez diegu ezer eskatzen. Bazkidea izateak ez du kuota ordaintzerik eskatzen, baina parte hartzea eta laguntza eskatzen du.

Harpidetza formularioa

* duten eremu guztiak nahitaez bete behar dira:


Bazkidea izan eta talde bultzatzailearen bileretan parte hartzea (6-8 bilera urtean)
Bazkidea izatea (kuotarik ez dago eta urteko asanbladara joatera behartzen du. Elkartearen informazioa jasotzeko eskubidea ematen du.