Non eros daiteke Durangoko porrue?

Korellako gardua zein den nork asmatu?

Zaiako tipula gorria, zenbatzuk ezagutzen dute?

Zer gertatu da Sabandoko gari gorriarekin, Bost Kantoi sagarrarekin edo Seura izeneko lekarekin?

Zergatik Bilbon ezin dugu erosi Punta Luze tomatea?

Euskal Herriko Hazien Sarea-Red de Semillas de Euskadi 1996an sortu zen eta 2001ean elkarte bezala errejistratu zen. Euskal Herriko nekazaritza aberastasun genetikoaren inguruan gabezi handia zegoen eta era berean nekazaritza ondare genetikoa eta honi lotutako kulturaren galeraren indizioak nabariak ziren. Guzti honek nekazari eta tekniko batzuen jakinmina piztu zuen eta haien konpromezu eta ekimenaren ondorioa dugu Hazien Sarea. Talde honek ondare hori zein zen eta babesteko nola jokatu behar zen ikertzeari ekin zion. Egun, bazkide eta laguntzaileak 100 baino gehiago dira. Hainbat erakundek nekazaritza bioaniztasuna gaiaren inguruan solaskide eta aholkulari gaitasuna aitortu diote.

Barietate-bankua daukagu non lortutako haziak gordetzen diren.

Quiénes somos

Lagun iezaguzu:

  • Tokiko barietateak ereiten
  • Barietate ezberdinei buruzko argibideak edota haziak emanez
  • Barietate bat gordetzeko konpromezua hartzen; hazia erein eta lortutako haziaren zati bat itzuliz
  • Hazien sarean lana zabaltzeko hitzaldiak, …. eta abar antolatzen
  • Baratzetik hazia gorde