Berreskuratutako barietateen ex_situ kontserbazioa Gasteizko Olarizuko lorategi botanikoko germoplasma bankuan ditugun hotz-ganbera espezializatuetan egiten da, udalerriko ingurumen-azterketen zentroarekin izandako lankidetzari esker. Kontserbazio-metodo horri esker, haziak modu seguruagoan eta epe luzeagoan kontserbatu ahal izango ditugu, eta kalitatea bermatu ahal izango dugu, baldintza egokietan eta eguraldi txarretik edo haien existentzia arriskuan jar dezaketen bestelako ezustekoetatik urrun.
Ernetzeko probak egiten dizkiegu hazi-bildumei, bizitasuna monitorizatzeko eta behar bezala kontserbatzen ari direla ziurtatzeko. Metodo horrek bizitasun gutxiagoko aleak identifikatzen laguntzen digu, eta, horrela, horiek berreskuratzeko ahaleginak areagotzen.