Gasteizko ortuko antzinako koloreen bila

Arabako hiriburuan desagertuta edo desagertzear dauden 88 nekazaritza barietate tradizional identifikatu ditu Euskal Herriko Hazien Sareak; hamahirutan baino ez dute lortu landarea ugaltzeko materiala. Euskal Herriko Hazien Sareak lehen pausoa eman du Gasteizko udalerriko ortu eta soroetako garai bateko koloreak lehengoratzeko; egon ziren landare barietateak berreskuratzeko. Bertako laborariek tradizionalki hazten zituzten, eta desagertzear edo desagertuta…

Haziak mantendu, ondarea zaintzeko

Euskal Herriko Hazien Sareak 25 urte bete ditu, eta, sortu zenetik, bertako haziak ikertzen, kontserbatzen eta zabaltzen dabil. Bertako ondaretzat jotzen dute material biologiko hori, eta, beraz, uste dute mantendu egin behar direla haziak, gal ez daitezen. Euskal Herriko Hazien Sareak orain dela 25 urte ekin zion bideari, eta hasierako asmotik apartatu gabe baina ildo…